Dominekin etxeratu dira zumaiarrak Gipuzkoako Batel Txapelketatik

Baleike 2021ko api. 11a, 13:15
Argazkia: Telmo Deun

Jubenil mutilek bigarren egin dute, eta neska infantilek eta kadeteek hirugarren. Federazio sarian, berriz, kadete mutilek garaipena lortu dute, infantil mutilak bigarren izan dira, eta jubenil neskak hirugarren.

Atzo, larunbata, amaitu zen Kluben Arteko Gipuzkoako Batel Liga, goizean Pasaian jokatutako estropadekin. Zumaiarrek lan txukuna egin dute denboraldian zehar, eta sailkapen orokorrean islatuta gelditu zen.

Gaur Gipuzkoako Txapelketa jokatu da, hori ere Pasaian, ligako sailkapen orokorra kontuan hartuta. Telmo Deunek sare sozialetan jakinarazi ditu emaitzak: Jubenil mutilek bigarren egin dute, eta neska infantilek eta kadeteek hirugarren. Federazio sarian, berriz, kadete mutilek garaipena lortu dute, infantil mutilak bigarren izan dira, eta jubenil neskak hirugarren. Gainera, promesetan Goiatz Aguado zumaiarrak irabazi du ziaboga onenaren saria.