Zumaiarrek eskuratu dituzte Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketako lau txapel

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 11a, 10:58

Atzo jokatu ziren zesta puntako Gipuzkoako Txapelketako finalak, eta jubeniletan zein nagusi mailan zumaiarrek lortu zituzten garaipenak. Jubeniletan 30-20 gailendu zen Gonzalo-Ureta bikotea Eñaut-Alain bikotearen aurka. Nagusietan, berriz, 30-26 emaitzarekin irabazi zion Cosme-Uranga bikoteak Andonegi-Manzisidor bikoteari.