Agortu dira Potx eta Lotx eta San Pedro abesbatza ikusteko sarrerak

Baleike 2021ko api. 10a, 15:00

Gaur jarri dituzte salgai bi emanaldietarako sarrerak, eta segituan agortu dira. Apirilaren 18an izango dira bi hitzorduak. Aita Marin eskainiko dute ikuskizuna pailazoek, eta parrokian izango da abesbatzaren kontzertua.

Gaur jarri dituzte eskuragarri turismo bulegoan apirilaren 18an, datorren igandean, izango diren bi emanaldietarako sarrerak, eta ahitu dira dagoeneko. Batetik, Potx eta Lotx pailazoek Etxean ikuskizuna eskainiko dute Aita Mari aretoan 12:00etan. Bestetik, San Pedro abesbatzak Itsasoari begirada bat izeneko kontzertua eskainiko du parrokian 19:00etatik aurrera.