Zumaia Sasoian: 16. entrenamendu saioa

Hemen dauzkazue seigarren entrenamendu asteko azken saioak.

Oinarrizko prestakuntza

Gaurko saioan 40 minutuko korrikaldia egingo duzu, R1 erritmoan, tartean Itzurungo aldapa sartuta. 

Prestakuntza aurreratua

Gaurko saioan 50 minutuko korrikaldia egingo duzu R1 erritmoan, tartean aldapa motzak sartuz R2 erritmoan.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.