Apirileko GUKA magazina

Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saioaren bigarren atala ikusgai dago. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, Zestoan gauzatuko da oraingoan GUKA magazina, eta Jon Artano kazetaria izango da gonbidatu nagusia. Ibon Oregi triatletak eta Aitor Frantzesena Gallo surflariak ere izango dute tartea gaurko saioan. Urrutira joan gabe atalean, berriz, Zelatun inguruan ibiliko da Gorka Peñagarikano kazetaria Joxe Ramon Agirre azpeitiarrak lagunduta.