Herritik igaro da Itzulia, ihes egindako taldetxoa buru zela

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 9a, 16:01

Zaleen txalo artean igaro dira Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapako txirrindulariak gaur Zumaiatik. 14:45 aldera pasa da aurrena talde bat, eta handik distantzia ederrera tropela, Debarantz jarraitzeko.

Sei etapa dira jokoan aurten Euskal Herriko Itzulian, eta gaur bosgarrena ari dira korritzen txirrindulariak. 160 kilometro inguru, Hondarribitik hasi eta Ondarroara arte. Sprintean amaitzen den proba horietako izango da, txapelketako lasaiena.

Bihar, azken egunean, mendiak izango dira protagonista, Ondarroatik Arratera bidean.

Itzulian badabil Zumaiarekin lotura estua duen kirolari bat: Jon Agirre arroarra. Viveros San Anton taldean hasi zuen ibilbidea umetan, eta talde horretakoak ere izan dira gaur ikusleen artean, Agirre eta gainerakoak animatzen.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea (txirrindularienak). Girokoak Baleikek atera ditu.