Kalean dira apirileko BALEIKE eta GUKA gehigarriaren bigarren zenbakia

Baleike 2021ko api. 9a, 09:16

Zumaia, herri bat COVID-19aren olatuen aurrean dokumentalari buruzko erreportajea ekarri dugu azalera, Marina Bidasoro Kultura zinegotziarekin eta Jon Maia dokumentalaren zuzendariarekin hitz eginda. Aldizkariaren barruan, berriz, GUKA gehigarriaren bigarren zenbakia aurkituko du irakurleak. Oraingoan Parean eta pareko elkarrizketan bi kirolari elkartu ditugu: orain urte batzuk itsu gelditu zen Aitor Frantzesena Gallo, eta duela hilabete gutxi hanka galdu duen Ibon Oregi.

Oraindik ez zara bazkide? Harpidetu, eta gure proiektua indartzeaz gain, hainbat abantaila eskuratuko duzu. Harpidetu hemen.