Zumaia Sasoian: 15. entrenamendu saioa

Baleike 2021ko api. 8a, 17:25

Hemen dauzkazue 15. saioari dagozkion bi entrenamendu proposamenak.

Oinarrizko prestakuntza

Hasteko, behin beroketa ariketak eginda, 15 minutu erritmo lasaian (R1); segidan, zortzi minutu R2 erritmoan; amaitzeko, beste 15 minutu R1 erritmoan.

Prestakuntza aurreratua

Hasi 15 minuturekin R1 erritmoan; mila metroko hiru txanda R3 erritmoan (azkarra), tartean bi minutuz atseden hartuz; bost minutu R1 erritmoan; berriro mila metroko hiru txanda R3 erritmoan, tartean bi minutuko atsedenaldiak hartuz (erritmoa jaitsita); bukatzeko, hamar minutu R1 erritmoan.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.