EH Bildu koalizioaren ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatuko dute Zumaian

Baleike 2021ko api. 8a, 15:00

Aita Mari aretoan izango da emanaldia hilaren 13an, eta bertaratzeko aurrez izena eman beharko da. 

Hamar urte dira hainbat alderdi politikok indarrak batu eta EH Bildu koalizioa sortu zutela. Ordutik egindako ibilbidea ikus-entzunezko pieza batean jaso dute, eta Zumaian izango da ikusgai lehenengoz datorren asteartean, apirilaren 13an. 'Hamar urte baino ez' izenburupean, koalizioan diharduten hamaika politikari ditu protagonista dokumentalak. Aita Mari aretoan izango da emanaldia, 18:00etatik aurrera. Jakitera eman dutenez, bertaratzeko aurrez eman beharko da izena, zumaia@ehbildu.eus helbidera mezua bidalita edo 638 85 95 19 telefono zenbakira deituta.