Berrezarri dute tren zerbitzua Zumaia eta Zarautz artean

Baleike 2021ko api. 8a, 09:03
Bidaiariak, atzo trenbidetik oinez, matxuragatik (Argazkia: Igone Korta)

Euskotrenek azaldu duenez, atzo arratsaldeko matxura 21:00ak aldera konpondu zuten, eta ordutik normaltasunez dabiltza berriz ere trenak.

Atzo 16:30ak aldera jakinarazi zuen Euskotrenek matxura batengatik etenda zegoela Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua, eta horregatik, autobusak jarri zituen, bat Zumaia eta Zarautz artean, eta bestea Zarautz eta Eibar artean.

21:00etan konpondu zuten matxura, eta ordutik berriro normaltasunera itzuli da tren zerbitzua.

Erabiltzaileentzat arreta zerbitzua dauka Euskotrenek, 08:00etatik 19:00etara: 944-33 33 33.