'Non dago Mikel?' eta 'Tess eta ni' filmak emango dituzte asteburuan

Baleike 2021ko api. 7a, 10:23

19:00etan hasiko dira helduentzako emanaldiak, larunbatetik astelehenera, bi egun horiek barne. Haurrentzako filma, berriz, larunbatean eta igandean ikusi ahalko da, 16:30ean hasita.

Ostiraletik astelehenera, bi egun horiek barne, Non dago Mikel? dokumentala ikusteko aukera egongo da Aita Mari zinema aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia egun guztietan.

Honakoa da filmaren sinopsia: "1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da. Agintariek ihes egin duela esan duten arren, bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: non dago Mikel?”.

Haurrentzat, berriz, Tess eta ni izeneko filma programatu dute. Hori larunbatean eta igandean egongo da ikusgai, 16.30ean hasita.