Bihar arratsaldean bisitatuko du Zumaia Ekogunearen Furgobaratzeak

Baleike 2021ko api. 5a, 17:53

Hilero egiten dute bisita Ekoguneko baratze sarean sartuta dauden parkeetara, eta horietan erabiltzaileek aukera izaten dute zalantzak argitzeko nahiz aholkuak eskatzeko.

Ekogunearen Furgobaratzea zerbitzua bihar, apirilak 6, izango da herrian. Hitzordua 18:00etan da, Keretxudi Baratze Parkean, eta bertako erabiltzaileek aukera edukiko dute adituei zalantzak galdetzeko nahiz horiei aholkuak eskatzeko.

2018ko azaroan zabaldu zuten Keretxudi udal baratze parkea, 50 herritar edo familiarentzako lursailekin. Ordutik, hainbat ikastaro eta tailer egin dituzte bertan, Ekogunearen eskutik.