Bizkaiko Golkoan hondoratutako ontzien historia jasotzen duen erakusketa

Juan Luis Romatet 2021ko api. 2a, 19:14

Toñín, Velazquez, Hochheim, Denebole... Bizkaiko Golkoan hondoa jo zuten itsasontziak dira. Arrantza ontziak batzuk, kargaontziak, zamaontziak... Horien guztien historia jaso da egunotan Oxford aretoan ikus daitekeen erakusketa batean. 

Panel ilustratuekin, itsasontzi horietako objektuekin nahiz mapekin osatu dute bilduma. Erakusketa apirilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara. 

Liburuaren aurkezpena

Erakusketarekin batera, Getariako naufragioak XX. mendea liburua aurkeztuko da apirilaren 13an, 18:00etan, Oxforden. Aurkezpen horretarako gonbidapenak hilaren 7tik aurrera banatuko dira Alondegiko bulegoan.

Erlazionatuak