Zumaia Sasoian: Aste Santurako ibilbide proposamena

Baleike 2021ko mar. 31a, 12:13

Aste Santuko egunetan oinez egiteko ibilbide hau proposatzen dizuegu.

Zumaiatik irten eta Karakas baserri aldera joko dugu; Karakas baserritik Garateko gainera joango gara eta handik Santa Barbarara. Handik, aukeran: Zarautzera jaitsi eta Zumaiara garraio publikoan bueltatu; oinez bueltatu Zumaiara joandako bide beretik; edo oinez bueltatzea Karakasko gainetik Askizura jaitsi eta handik Santiago aldera jaitsita.

Ibilbidea zehaztasun handiagorekin ikusteko, hemen deskarga dezakezue artxiboa: Ibilbidea deskargatu

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.