Lubakiko ordutegiak aldaketak izango ditu Aste Santua dela eta

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 31a, 08:47

Aste Santuan goizez bakarrik izango da zabalik Lubaki kiroldegia. Pazko Astean, berriz, ohiko ordutegia berreskuratuko du. 

Bihartik astelehenera bitartean (bi egunak barne), goizez bakarriko zabalduko ditu ateak Lubaki kiroldegiak. Goizeko 7:30etik 13:00etara bitartean egongo da zabalik zerbitzu hau. 

Igerileku handia familiek erabiltzeko gordeta egongo da egun horietan, eguerdi partean, 11:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 12:30era. Igerileku txikia kiroldegia zabalik dagoen ordu guztietan erabili ahal izango dute familiek, beti ere aurrez ordua hartuta.

Pazko Astean, berriz, ohiko ordutegira itzuliko da kiroldegia. Apirilatik 6tik 9ra (biak barne) 6:30etik 21:00etara bitartean izango da zabalik Lubaki. 

Egun horietan, igerileku handia familiek erabiltzeko gordeta egongo da 11:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 12:30era goizetan, eta 16:30etik 17:00etara eta 17:00etatik 17:30era. Igerileku txikia kiroldegia zabalik dagoen ordu guztietan erabili ahal izango dute familiek, aurrez ordua hartuta.

Apirilaren 10ean, larunbata, 7:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara erabili ahal izango dira kiroldegiko zerbitzuak; eta hilaren 11n, igandea, goizez bakarrik, 7:30etik 13:00etara. 

Larunbatean igerileku handia familiek erabiltzeko gordeta egongo da 11:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 12:30era goizetan; arratsaldetan 18:00etatik 18:30era eta 18:30etik 19:00etarako tarteetan. Igerileku txikia kiroldegia zabalik dagoen ordu guztietan erabili ahal izango dute familiek, aurrez ordua hartuta.