Apirilaren 6an izango da Furgobaratza Zumaian

Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da hurrengo asteartean, apirilaren 6an, 18:00etatik 19:30era.

Furgobaratzak aholkuak ematen dizkie sareko baratze parkeetako erabiltzaileei. Arazoak konpontzen lagundu, edo praktika egokiak proposatzen dizkiete baita ere. Apirilaren 6ko saioan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkean ezarritako babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte parte hartzaileek.