Balkoiak txuriurdinez janzteko gonbitea egin du Algorri taldeak

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 30a, 09:38

Larunbatean, apirilaren 3an, jokatuko dute Athleticek eta Realak Errege Kopako finala, Sevillan (Andaluzia). Partida horri begira, balkoiak eta leihoak txuriurdinez janztera gonbidatu du Algorri taldeak. 

Egun gutxi falta dira Errege Kopako finala jokatzeko. Larunbatean izango da norgehiagoka Sevillako La Cartuja estadioan, eta Reala eta Athletic izango dira aurrez aurre. Kontuan hartu behar da partida hau iazko Errege Kopako finala dela. 

Finalaren atarian, herriko balkoiak eta leihoak Realaren aldeko bandera edo ikurrekin dotoretzeko deia egin du Algorri Zumaiako realzaleen taldeak. "Egun gutxi geratzen dira final handirako. Ea balkoiak txuriurdin bilakatzen ditugun".