Eneiruk irabazi du Egunean Behineko denboraldia, Baleikeren taldean

Baleike 2021ko mar. 30a, 09:13

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Baleikerekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du aldizkaria@baleike.eus e-postara.

Eneiru erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.318,78 puntu lortu ditu Eneiru Baleikeren taldeko irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. 

Eneiruren atzetik Manex erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.186,30 puntu eskuratuta, eta Parapatxun hirugarren, 2.164,39 puntu batuta. Eneiru irabazleak Baleikerekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; aldizkaria@baleike.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.