BIDEOA: Eskualdeko herritarren bultzada jaso du AEK-k

AEK euskaltegiak Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du martxan, aurten ere "euskalduntze mugimenduaren garrantzia" plazaratzeko. Gaur, Korrikak amaitu beharko luken egunean, Euskal Herriko 80 herritan egin ditu ekitaldiak AEK-k dinamika hauspotzeko. Urola Kostan eskualdean, Azkoitian, Getarian, Orion eta Zumaian egin ditu AEK-k ekintzak, eta euskaltzale ugarik egin du bat deialdiarekin. Aurten ere kalera AEK kalera atera da "euskararen lekukoa" zein "euskaltegien aldeko bultzada kalean" egon daitezen.

Erlazionatuak

Euskararen lekukoa kalera atera dute, euskaltegiei bultzada emateko

Euskara

Euskalduntze mugimendua sustatzeko eta euskarari bultzada emateko, urte hauetan Korrikan parte hartu duten eragileekin egin dute ekitaldi xumea Beh...