Zumaia Sasoian: Zumaia Bira, aurten bakarka edo familian

Baleike 2021ko mar. 27a, 08:22
2018ko Zumaia Bira. Argazkia: Inda Mendi

Inda Mendi Zumaiako mendi bazkunaren gonbitearekin bat eginez, asteburu honetarako Zumaiako Bira proposatzen dizuegu oinez egiteko.

Erramu igandean Zumaiako Bira mendi ibilbidea antolatzen du urtero Inda Mendik. Aurten ezin da taldean egin, baina familian edo bakarka egitera animatu nahi zaituztegu. Zumaiatik abiatuta, Elorriaga, Arroa Behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia, Artadi eta Zumaia lotzen ditu. Ibilbidearekin zalantzak badituzue, Inda Mendiren webgunean aurkituko duzue zehaztasun guztiekin. Birak bi aukera ditu: ibilbide luzea (17 km) eta ibilbide motza (11 km).

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.