Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du martxan Zumaiako Udalak, Uemarekin elkarlanean

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 25a, 17:30

Urtez urte, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duen herritarren kopuruak. Euskarari bide berriak zabaltzeaz gain, administrazioa euskalduntzea bultzatzea du helburu kanpainak. 

Beste urte batez, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan Zumaiako Udalak eta Uemak elkarlanean. Euskarari bide berriak zabaltzea dute helburu, batetik; eta administrazioa euskalduntzea sustatzea, bestetik. 2012az geroztik, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak. 

Aurtengoan, % 30era iristea du xede Udalak. Hiru bide izango dira aitorpena egiteko –autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa–, eta hiruretan egongo da euskaraz egiteko aukera. Honako aholkulariek lagunduko dute horretan:

Autolikidazio proposamena jasotzen dute herritar gehienek, eta proposamen hori onartzerakoan, telefonoz edo internet bidez, euskaraz nahi izatekotan, hala jasoko dira aurrerantzean komunikazioak.

Apirilaren hasieran bidaliko dituzte proposamenak, eta apirilaren 12tik aurrera onartu ahal izango dira. Mekanizaturako hitzordua apirilaren 16tik ekainaren 8ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten ekainaren 30an amaituko da. Argibide gehiago nahi dituenak eskuragarri ditu ogasunaren webgunean