Zumaia Sasoian: bederatzigarren entrenamendu saioa

Baleike 2021ko mar. 25a, 16:05

Hemen dauzkazue gaurko entrenamendu proposamenak.

Oinarrizko prestakuntza

Gaurko saioa etenik gabekoa izango da: 40 minutu egingo dituzu segidan, erritmo lasaian (R1). Hasi aurretik beroketa ariketak egin eta amaitutakoan luzaketak. Garrantzitsua da lesioak ekiditeko.

Prestakuntza garatua

Gaur serie batzuk egingo ditugu, erritmo bizian. Hasi 15 minutu erritmo lasaian (R1); ondoren, erritmo bizian (R3, ezin hitz egin) hiru minutuko bi txanda egingo ditugu, tartean bi minutuz erritmoa lasaituz; zortzi minutu R1 erritmoan; ondoren, 40 segundoko hiru txanda topera (R4), tartean minutu bat oinez atseden hartuz; amaitzeko, hamar minutu R1 erritmoan.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.