Zozkatu ditugu Maria Berasarteren ikuskizunerako sarrerak

(Andoaingo Udala)

Ostiral honetan izango da Maria Berasarte abeslariaren emanaldia, Aita Marin. Saridunek bi sarrera bikoitz eskuratuko dituzte Alondegiko bulegoetan.

Martxoaren 26an Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du Maria Berasartek Zumaian. Hainbat musika estilo landu ondoren, euskal sustraietara itzuliko da kantaria, eta musikari izango ditu ondoan: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau. Aita Mari aretoan taularatuko dira guztiak, 19:00etan.

Emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu BALEIKEko bazkideen artean: Elena Matari eta Inazio Tolosari egokitu zaizkie bina sarrera. Sarrerak Alondegiko bulegoan izango dituzte zain. Zorionak!

Oraindik sarrera lortu ez dutenek Turismo Bulegoan eros ditzakete, 9,5 euroan (6 euro Gazte Txartelarekin).