Hasi dituzte dragatze lanak, Tarajoq ontziari bidea egiteko

Maria Maya Manterola 2021ko mar. 22a, 19:11

Mutrikuko portuko bokalera birkokatuko dute harea datozen egunetan, Astilleros Balenciaga egiten ari den ontzia segurtasunez itsasoratu dadin.

Draga ontzia hasi da dagoeneko Zumaiako portuko bokalean lanean. Apirilaren 1era bitarte, harea birkokatzeko lanak egingo ditu, Astilleros Balenciaga egiten ari den Tarajoq ontzia behar bezala itsasoratzeko eta bidea zabaltzeko. Dragasub enpresa ari da lan horiek egiten, 31 metroko luzera eta 7 metroko zabalera dituen izen bereko dragarekin.