'Entre nosotras' eta 'Kranston ikastetxea: munstroen eskola' filmak emango dira asteburuan Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 19a, 16:48

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Aita Mari zinean. 

Ostiraletik astelehenera bitartean Entre nosotras pelikula emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:00etan. Filippo Meneghettik zuzendutako film frantziarra da. Nina eta Madeleine, erretiratutako bi emakume, isilpean maiteminduta daude aspalditik. Besteen aurrean bi bizilagun besterik ez diren arren, etxe batetik bestera dabiltza, bizitza komun baten samurtasuna partekatuz. Halako batean, baina, ustekabeko gertaera baten ondorioz, harremana aldatu egin da.

Haurrek, berriz, Kranston Ikastetxea: Munstroen Eskola animazioko filma izango dute, larunbatean eta igandean, 16:30ean. Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio.

Hemen trailerra: