Maria Rosa Suarez-Zuloaga hil da

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 19a, 15:27

Maria Rosa Suarez-Zuloaga, Ignacio Zuloaga artistaren biloba, atzo hil zen Madrilen 83 urte zituela. Jakitera eman dutenez, bihotzeko bat izan ondoren hil da, Madrilgo La Paz erietxean. 

Zumaiako Zuloaga museoko burua izan zen urte askotan. Behin artista eibartarraren ondarea hiru anai-arreben artean banatu zutenean, Zumaia utzi eta Pedrazara (Segovia, Espainia) joan zen bizitzera. Bertako Museo de Ignacio Zuloaga de Pedraza de la Sierra kudeatzen zuen gaur egun. 

Hedabideek jakitera eman dutenez, Zuloagaren inguruan Estoniako hiriburu Tallinen egingo zen erakusketa prestatzen ari zen azken aldian.