Zumaia Sasoian: seigarren eta zazpigarren entrenamendu saioak

Baleike 2021ko mar. 19a, 12:04

Astea osatzeko falta diren bi entrenamendu saioak proposatuko dizkizuegu gaur, nahi duzuenean egin ditzazuen.

Hasiberriak

Seigarren entrenamenduan, ordu erdiko korrikaldia egingo duzu, R1 erritmoan (erritmo lasaia). Zazpigarren entrenamendurako, hau da gure proposamena: 25' korrika (R1), minutu bat oinez, eta beste 20 minutu korrika (1). Goiko taulan dauzkazue asteko entrenamendu guztiak.

Maila aurreratua

Seigarren saiorako, hauxe prestatutako lana: korrika 15' (R1); bi minutu bi txanda erritmo bizian (R3), tartean bi minutu erritmoa jaitsiz; zortzi minutu (R1); bi minutuko beste bi txanda erritmo bizian (R3), tartean bi minutu erritmoa jaitsiz; eta amaitzeko, hamar minutu lasai (R1). Goiko taula honetan dauzkazue asteko entrenamendu guztiak.

Gogoa izan saio guztien aurretik beroketa ariketak egin behar direla eta amaieran luzaketak, lesioak ekiditeko.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.