Parean eta Pareko: Felix Zubia eta Amancay Gaztañaga

Baleike 2021ko mar. 19a, 11:00

Guka gehigarriaren lehen zenbakia argitaratu zuten UKTko hedabideek martxoko aldizkariekin batera. Felix Zubia medikua eta Amancay Gaztañaga musikaria eta antzerkigilea pandemiaren eta honek sortutako egoeraren inguruan luze aritu ziren hizketan gehigarrirako egindako elkarrizketan.

Felix Zubia (Zarautz, 1974) Donostiako Zainketa Intentsiboen Unitateko buru da, baita unibertsitareko irakaslea ere. Amancay Gaztañaga (Zestoa, 1980), berriz, abeslaria, musikaria, aktorea eta antzerkigilea. Lehenengoak lehen lerrotik ezagutu ditu, eta ezagutzen jarraitzen du, gaitza pairatu dutenen zein senideen sufrimendua. Bigarrenak, aldiz, bere jarduna guztiz eten behar izan zuen, bizimodua ateratzeko esku artean zituen proiektu denak hari batetik zintzilik geratu baitziren bizpahiru hilabetez. 

Bizitakoak eman die zer pentsatua eta zertaz hausnartua. Ideia horiek elkarren artean parteka ditzaten jarri ditu UKTk alboz albo Gaztañaga eta Zubia. 

Erlazionatuak

Kaosaren urteurrena

Amaia Urbieta Arruti 2021 mar 19 Zumaia