'La teta asustada' filma emango da gaur Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 17a, 09:14

Zine saio berezia izango da gaur Aita Mari zinean. 19:00etan hasita, Claudia Llosa zinemagilearen La teta asustada filma emango da Zumaiako zinema aretoan. 

Oscar sarietarako lehian ere egon zen pelikulak, Faustaren bizipenak ditu ardatz: Peruko gatazkan bortxatu zuten, beste emakume asko bezala, eta ordutik bularra ematean gaixotasun bat kutsatzen duelakoan dago. Ama bapatean galtzean aurre egin beharko dio 'beldurraren gaixotasunari', eta bidaia berri bat hasi, askatasunerantz.