Zumaia Sasoian: Zumaia-Artadi-Askizu-Zumaia txangoa

Baleike 2021ko mar. 13a, 08:42

Asteburu honetan oinez egiteko ibilbidean Zumaia, Artadi eta Askizu lotuko ditugu. 

Zumaiatik irtengo gara, Getaria aldera joango gara,  baina herriraino iritsi gabe. Zumaia-Artadi-Askizu eta Zumaiara buelta egingo dugu. Mapan ikus dezakezue proposatzen dugun ibilbidea eta gpx artxiboa deskarga dezakezue (Ibilbidearen gpx artxiboa) ibilbidea zehaztasunez jarraitu ahal izateko. Ibilbide honek eskaintzen ditu beste aukera batzuk: Arteaga baserritik joan beharrean, Karakas baserritik ere igo daiteke Askizura, edo zuzenean errepide atera, Santiago aldera. Karakastik Arteagara ere joan zaitezkete. 

Horixe asteburu honetarako proposamena. 

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.