Errigoraren bi saskiek badituzte saridunak

Baleike 2021ko mar. 12a, 17:34

Errigoraren udaberriko kanpainako produktuekin osatutako bi otarre zozkatu ditu Baleike zozketan parte hartu duten bazkideen artean. Saridunak Amaia Aldalur eta Aitor Ramos izan dira. 

Baleikek Errigoraren udaberriko kanpainako produktuekin osatutako bi otarre zozkatu ditu zozketan parte hartu duten Baleikeko bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Amaia Aldalur eta Aitor Ramos izan dira; argazkian, bi irabazleak agertzen dira jasotako sariarekin.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean. Oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du,  martxoaren 24ra bitartean. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian), eta Trukegunean eta Sura dendan ere egin daitezke eskaerak.