'Alpha' antzezlana eskainiko du igandean Ganso&Cia konpainiak

Baleike 2021ko mar. 12a, 12:00

12:00etan izango da ikuskizuna, eta konpainiaren asmoa da beldur eta sentimendu unibertsalei buruz "barre egiteko aukera eskaintzea". 

Ganso&Cia konpainiak 'Alpha' antzezlana eskainiko du igandean Aita Mari aretoan, 12:00etan. Kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko "une berezi" horretan, bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak taularatuko dituzte. Konpainiaren asmoa da beldur eta sentimendu unibertsalei buruz "barre egiteko aukera eskaintzea". 

Hitzik gabeko ikuskizuna da igandekoa, eta ordubete inguruko iraupena du. 

Sarrerak salgai daude jada, eta Turismo bulegoan eskura daitezke 4 euroren truke. Gainera, Zumaiako Udalak gogoratu nahi izan du antzerkietarako ez dutela Aita Mariko leihatila irekiko.