'Gatos' eta 'Dating Amber' filmak emango dituzte asteburuan

Aita Mari zineman eskainiko dituzte filmak, gaurtik astelehenera bitartean. 

David Freyne irlandarrak zuzenduta, 80ko hamarkadan kokatzen da Dating Amber (2020) filma. Bertan, Eddiek eta Amberrek euren orientazio sexualaren inguruan institutuan dauden zurrumurruak uxatzeko bikotea direla antzezten dute.

Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute filma Aita Mari aretoan, 19:00etan. 

Gatos animazioko pelikula, aldiz, bihar emango dute, 16:30ean.