Herri batzarra egingo du gaur Zumaiako EH Bilduk, modu telematikoan

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 11a, 08:05

EH Bilduren II. Kongresura begira, herri batzarra izango du gaur Zumaiako EH Bilduk. Osasun neurriak direla eta, batzarra modu telematikoan egingo da, 19:00etatik aurrera. 

Ponentzien aurkezpenak egiten ari dira, eta gaur Juan Karlos Izagirreren txanda izango da. Donostiako alkate ohia, Gipuzkoako bozeramailea da Izagirre.