MARTXOAK 8

Emakume langileen interesen defentsan elkartu dira Zumaiako Institutuan

Baleike 2021ko mar. 8a, 15:15
(Urola Kostako Ikasle Abertzaleak)

Ikasle Abertzaleakek ere egin du lanketa Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. 'Genero problematikaren inguruan hausnartzen' izeneko hitzaldia izan da 11:30ean Herri Eskolako frontoian, eta gero, argazkia atera dute hainbat ikaslek, 'Emakume langileon interesen defentsan, ikasleok antolatu!' zioen pankartari helduta.