Frida Kahloren inguruko erakusketa zabaldu da Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 6a, 09:38

Aiete kultur etxeak ekoitzi eta utzitako Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa zabaldu zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako erakusketa hau martxoaren 21era arte bisitatu ahal izango da. 

Aitziber Alonsoren ilustrazioak dira erakusketaren ardatz nagusia; modu koloretsu eta artistikoan, emakume honen bizitza ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Ilustrazioekin batera, badira Frida Kahloren lanen erreprodukzioak, argazkiak, eta bere izena daraman etxe-museoan egiten den zaharberritze lanaren irudiak.

Erakusketa hau martxoaren 21era arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.