Berrikuntzekin dator martxoko Baleike aldizkaria

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 5a, 12:57

Edukiz beteta dator martxoko Baleike aldizkaria. Baita berrikuntzez ere, aldizkariak GUKA gehigarria darama barruan, eta dekorazioari buruzko beste gehigarri bat ere jasoko dute bazkideek. 

Maite Aizpurua aktorea ekarri dugu aldizkariko azalera; sakonean egindako elkarrizketa darama aldizkariak. Pandemiaren inguruan duten ikuspuntua eskatu diegu Distira Argazki Elkarteko kideei, eta argazki erreportaje moduan ekarri dugu aldizkarira. Eloi Urbieta taxilariari eskaini diogu martxoko erretratua. 

Horiek guztiak eta gehiago aurki daiteke aldizkari honetan. Baita GUKA gehigarriaren lehen zenbakia, eta dekorazioari buruzko gehigarri bat ere. 

Bazkide ez direnek ohiko saltokietan aurkituko dute aldizkaria, euro batean.