Datozen egunotan eraitsiko dute Atalaiamendi etxea

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 4a, 08:39

Talaimendi azpian, Itzurunbideko etxeen atzealdean, dagoen eraikin zaharra datozen egunotan eraitsiko dute. Etxebizitzak joango dira etxe honek utziko duen lekuan.

Gaur sartuko dira eraisketa makinak lursailean Atalaiamendi etxea botatzeko. Hala ere, bertan zeuden langileek azaldu dutenez, datorren astean hasiko dituzte eraiste lanak. Aurretik, argindar kableak berrordenatu beharko dituzte. 

1911. urtean egina, Atalaiamendi izena du laster desagertuko den etxe honek. Xarrenekoa bezala ere ezaguna dela dio Rafael del Pilarrek Arrangoletari eskaini zion liburuan. 

Inork etxe honen historiarik ezagutzen badu, artikulu honen azpian dagoen erantzunen espazioan idatzi dezake, edo aldizkaria@baleike.eus helbidera idatzi.