Dantza Garaikide Zaleen Sareak saioak antolatuko ditu Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 3a, 13:54

Dagaz Dantza Garaikideko Zaleen Sareak saioak eskainiko ditu Zumaian martxotik ekainera bitartean. Ekimenaren aurkezpen saioa egingo du igande eguerdian, Torreberrin.

Dantza garaikidearen praktika sustatzea helburu duen sarea da Dagaz, dantza garaikideko talde amateurren sare bat sortuz. Aurretik Amurrion, Berrizen edo Hernanin egin bezala, sarea Zumaiara ere helduko da Aitor Jimenez (Getaria) dantzari eta bitartekari artistikoaren laguntzarekin.

Asteroko eta nozbehinkako saioak egitea aurreikusten du. Asteroko saioak martxotik ekainera bitartean egingo dituztela azaldu du, ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, Zumaienako gimnasioan. Aitor Jimenez berak eta Euskal Herriko koreografoek gidatuko dituzte saio horiek, eta hiruhilekoko matrikula 30 euro izango da pertsonako.  

Noizbehinkako saioak egitea are aurreikusi du, martxoan, maiatzean eta ekainean. Prezioa 8 euro izango da pertsonako, saio bakoitzeko.  

Publiko bezala ere gerturatu ahal izango da saio horietara, baita dantza egiteko ere. Kasu horretan, prezioa emanaldiaren araberakoa izango da.

Saio horietarako izena emateko dagaz@dantzaz.eus posta elektronikoko helbidera idatzi beharko da.

Ekimen horren berri emateko aurkezpen saio bat egingo da igande honetan, martxoaren 7an, Torreberrin, goizeko 11:00etatik 12:30era bitartean.