2021/03/18 18:30ean

hitzaldia

Sorgin ehiza Euskal Herrian

Sorgin ehiza Euskal Herrian
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Asiskok, bere ohiko marrazkien bidez, eta nola ez, modu umoretsuan, gure lurraldean gertatu zen "sorginen" fenomenoaz hitzegingo digu; guregana iritsi zaigun kontaketaren aurrean, benetan gertatu ziren gertakizunak azalduko dizkigu. Izena eman behar da, martxoaren 15etik alondegia@zumaia.eus // 943861056 (09:30-12:30)

Garai bateko "sorginen" gaia, Sugarren mende bere azken komiki-liburuan jorratu du Asisko Urmenetak, eta bertan, jatorrizko dokumentazioan oinarrituta, gai honi buruz egin diren ikerketak bildu eta antolatu ditu.

Era berean Helena Xurio, Zugarramurdikoa, herrian martxan jarri duen ekimenari buruz arituko zaigu.