Zozkatu ditugu 'Atzerrian lurra garratz' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2021ko mar. 2a, 12:08

Aita Mariko zine aretoan taularatuko dute lana Huts Teatroak eta Artedramak, ostiralean. Saridunek bi sarrera bikoitz eskuratuko dituzte Alondegiko bulegoetan.

Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango da Zumaian ostiralean. Aita Mariko zine aretoan taularatuko dute lana, 19:00etan. Emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean: Amaia Uranga Ostolazari eta Arri Zubeldia Iruretari egokitu zaizkie bina sarrera. Sarrerak Alondegiko bulegoan izango dituzte zain. Zorionak!

Adi egon; laster emango dugu zozketa gehiagoren berri.