Gaur zabaldu ditu ateak Amalur parafarmaziak

Baleike 2021ko mar. 1a, 19:00

Izen eta leku berria ditu Eli Aranoren parafarmaziak.

Gaur zabaldu ditu ateak Amalur parafarmaziak. Orain arte Basadi auzategian kokatuta zegoen Farmazumaia, eta, orain, izenez aldatzeaz gain, lekuz aldatu da. Hala, aurrerantzean Amaia plazako 15 zenbakian aurkituko duzu Eli Aranoren parafarmazia.
 
Amalur parafarmaziak orain arteko produktu berdinak eskaintzen jarraituko du, baina "zerbitzu hobeagoarekin".
 
Hona hemen ordutegia:
 
ASTELEHENETIK OSTIRALERA
Goizez          9:30 - 13:00
Arratsaldez 17:00 - 20:00
 
LARUNBATETAN
Goizez  9:30 - 13:00