Urteko lau urtaroetan jasoko eta sailkatuko ditu Surfriderrek Inpernupen pilatutako hondakinak

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 1a, 15:40

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Surfrider Fundazioak kolaborazio hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako kostaldean pilatzen den hondakinen inguruan herritarren sentsibilizazioa sustatzeko. Urtean zehar egingo diren lanen inguruan ere hitz egin dute, eta Zumaian, Inpernupen, hondakinak jaso eta kategorizatuko direla aurreikusten dute. 

Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 30.000 euroko laguntza emango dio fundazioari urtean zehar hondakinak jasotzeko eta sailkatzeko egiten dituen kanpainetara bideratzeko. Ohar baten bidez azaldu dutenez, kanpaina hauek urteko lau urtaroetan egingo dira lurraldeko hiru puntutan: Donostiako Murgitan, Mutrikuko Burumendin eta Zumaiako Inpernupen. Hiru puntu horietan pilatzen den itsas hondakinak jaso eta sailkatuko ditu Surfrider Fundazioak. 

Horrez gain, abenduan, boluntariotzaren nazioarteko egunarekin batera, ekitaldi bat egingo da boluntario lanetan aritu diren pertsona hauei eskertza adierzteko, eta Gipuzkoako kostaldeak jasaten dituen arazoen berri eman, eta prebentzio lanak sustatzeko. 

Sentsibilizazio eta prebentzio-bideak sendotzen jarraitzeko, hitzarmen honen barruan, Kostaldea eta zu hezkuntza-proiektua koordinatzea ere aurreikusten dute. Horren bidez, itsasoko zaborraren inguruan egindako lana ikasgeletara hurbilduko dute, eta arazoa gazteenekin landuko da dibulgazio-saio ireki baten bidez.