Hondarribian seigarren egin dute Zumaiako gizonezkoek, eta zazpigarren emakumezkoek

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 27a, 18:15
Artxiboko irudia.

16:05ean irten da Telmo Deun elkarteko emakumezkoen trainerua, eta zazpigarren postua lortu du (16:10,65). 16:18an izan da gizonezkoen txanda; seigarren egin dute (21:11,94).

Hasi dira traineruen test-saioak. Kai-muturreko sarbidea itxita eta aurrez aurreko ikusle gabe, baina 16:00etan ekin diote Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsierari. Emakumezkoen 11 ontziak ureratu dira lehenengo, eta 16:05ean izan da Telmo Deun Arraun Elkartearen txanda. Zazpigarren postuan geratu da gaurkoan (16:10,65), Hibaikaren (16:10:58) atzetik, oso gutxigatik.

Orioko ontziak lortu du denborarik onena (15:35,15) emakumezkoetan, eta Donostiarrak (15:43,46) eta Arraun Lagunakek (15:52,08) jarraitu diote atzetik.

Emakumezkoen ostean murgildu dira lehian gizonezkoen hemezortzi traineruak. 16:18an atera dira Zumaiako arraunlariak, eta seigarren egin dute gaurkoan (21:11,94), Bermeoren (20:53,18) eta Getariaren (20:52,44) atzetik.

Hondarribiaren aurreneko ontzia izan da nagusi (20:25,42) gizonezkoetan, eta bigarren postua Donostiarrarentzat izan da (20:39,35).

Hondarribia Arraun Elkarteak zuzenean eman du jaitsiera Youtube bidez, eta jakinarazi dutenez, 1.000 ikusletik gora izan dira hainbat unetan.

Hona hemen gaurko sailkapena, osorik: