'Mi niña' eta 'Frizi' filmak botako dituzte asteburuan Aita Marin

Baleike 2021ko ots. 26a, 16:30

Ostiraletik astelehenera bitartean botako dute 'Mi niña' film frantziarra. Haurrei zuzenduriko 'Frizi' luzemetraia, berriz, larunbatean eta igandean izango da ikusteko aukera.

Lisa Azuelos zinemagilearen film frantziarra eskainiko dute asteburuan Aita Mariko zine aretoan. Heloise hiru seme-alabaren ama da. Alaba txikiak, Jadek, 18 urte bete berri ditu eta etxea utziko du Kanadara ikastera joateko. Alaba joango den unea heltzen ari den heinean, Heloisen stress maila handitzen joango da eta Jaderekin igarotako uneak gogoratzen joango da. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean izango da filma ikusteko aukera. 

Haurrek ere izango dute zine eskaintza. Frizi luzemetraiak Alemaniako Leipzig hiriko ikasle baten ibilerak kontatzen ditu. 1989ko uda da, eta Frizik Sophie lagunaren txakurra zaindu beharko du. Protagonista ohartuko da bere lagunak eta familiak alde egin behar izan dutela mendebaldera, Hungariatik. Sophierekin elkartzeko ahaleginak egingo ditu Frizik. Alemaniaren bateratzea eta garai hartako historia eta politika erakusten ditu filmak. Larunbatean eta igandean botako dute, 16:30ean.