Baleikeren gida, guztion eskura

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 24a, 11:18

Datozen egunetan Zumaiako etxebizitza guztietan banatuko da Baleikeren gida. Digitalean ere kontsulta daiteke, baleike.eus/gida helbidean.

Baleikeren gida kaleratu berri du Baleike Kultur Elkarteak. Guztira, 5.000 ale banatuko dira datozen egunetan postontzi guztietan; digitalean kontsultatu nahi duenak ere izango du horretarako aukera, baleike.eus/gida helbidean. 

Besteak beste, interes orokorreko telefonoak, garraio publikoen ordutegiak, itsas-mareak, farmazien ordutegia zein herriko negozioen edota zerbitzuen berri aurki daiteke gidan. 

Mugikorretarako bertsio digitalean, gainera, negozio bakoitza geolokalizatuta aurkituko duzu, nola iritsi jakiteko; eta telefonoz zuzenean deitzeko aukera ere izango duzu.

Hurrengo gidan agertzeko interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan publizitatea@baleike.eus helbidera idatzita edo 685-769 888 telefonora deituta.