2021/02/23 18:30ean

hitzaldia

Trantsizio energetikoa: testuingurua eta erronkak

Trantsizio energetikoa: testuingurua eta erronkak
Aita Mari aretoa, Zumaia

'Aldaketa garaia da' izenburupean trantsizio energetikoan sakontzeko aukera izango da Aita Mari aretoan otsailaren 23an, martxoaren 2an eta martxoaren 9an. Azken saioan Zumaian eguzki energia sortzeko proposamena aurkeztuko da.

Lehenengo solasaldia otsailaren 23an izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekopol ikerketa taldeko irakasle bat izango da hizlari. Trantsizio energetikoa gero eta gehiago entzuten den kontzeptua izanik, hori diogunean zertaz ari garen azalduko digu. Zein da bizi dugun egoera? Zeintzuk dira egoera horri buelta emateko erronkak?

Hitzaldia otsailaren 23an izango da, asteartea, 18:30ean, Aita Marin. Ez da aurretik izenik eman beharrik izango.