Kontzertu batek eman dio amaiera ezohiko Klarinete Maratoiari

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 22a, 09:46

Ezohikoa izan da aurtengo Klarinete Maratoia. Pandemiaren ondorioz ezarritako osasun neurriak direla eta, ekimenaren barruan antolatutako ekintzak urteko bi sasoitan banatu behar izan dituzte antolatzaileek. 

Pasa den udazkenean egin behar zen XIX. Klarinete Maratoia, eta egin zen, zati bat bada ere. COVID-19aren izurritea dela eta, bi zatitan banatu behar izan dizuten maratoiaren barruan antolatutako ekitaldiak. Udazkenean egin zen lehen zatian, eta pasa berri den astean bigarrena. 

Ezohikoa izan da maratoi hau, baina, hala ere, ohitura batzuk mantendu nahi izan dituzte. Hala, igande iluntzean Komentuan egindako kontzertu batekin amaitu da Maratoiaren edizio hau. Sei musikarik parte hartu zuten kontzertuan: Amaia Zipitria (pianoa), Beatriz Linares (txeloa), Jose Masía (fagota), Jasone Etxebeste (klarinetea), Carlos Casadó (klarinetea) eta Marixi Sesma (klarinetea). 

Beethovenen, Brahmsen eta Glinkaren triorako obra bana jo zuten, trio desberdinak osatuz.