Pablo Hasel askatzeko eskatu dute Zumaian ere

Dozenaka herritar elkartu zen atzo iluntzean Beheko plazan, Pablo Hasel askatu, amnistia osoa zioen pankartaren atzean. Abesti batzuetan dioenagatik kartzelaratu berri dute musikari kataluniarra, eta protesta asko ari dira egiten bere herrialdean, baita Euskal Herrian ere. Zumaiako elkarretaratzera Gazte Koordinadora Sozialistak eta Kontseilu Sozialistak deitu zuten.