Neguko stock azoka hasi dute merkatariek eta ostalariek

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 19a, 16:45

Herriko merkatatiek eta ostalariek Neguko stock azoka egingo dute gaur eta bihar artean. Aurten, osasun neurriak direla eta, ez da karparik eta giroa dinamizatzeko ekitaldirik izango.

Goizeko haize zakarrari aurre egin eta merkatariek mahaiak atera dituzte saltoki aurreetara. Arropak, oinetakoak, kolore biziz jantzi dituzte herriko kaleak, aurten, pandemia dela eta, ekitaldi berezirik ez merkatariak babestuko dituen karparik egon ez badago ere.

Produktuak ohikoan baino prezio hobeagoan aurkitzeko aukera izango dute bezeroek. Saltoki bakoitzaren ordutegian egingo da Neguko stock azoka hau, gaur eta bihar artean; larunbata izango da azokaren azken eguna.